Politika -
Barne Ministerioari eskakizuna
Eusko Ekintzak alderdi gisa aurkezteko eskaera bidali du
Sortu alderdiaren beste profil bat izateko asmoz sortu dute, eta Herri Batasuneko eta EAko kide ohi batzuek eta beste alderdi batzuetako kideek osatzen dute.
Erredakzioa
Barne Ministerioak alderdi gisa aurkezteko Eusko Ekintzak bidalitako eskaera jaso du. Era honetan, alderdi politiko berri bat izango da.
Ministerioko iturrien arabera, alderdi politiko gisa erregistratzeko eskaera bidali duen arren, aste batzuk itxaron beharko ditu erregistroan alderdi bezala agertzeko; izan ere, alegazioen izapideak bete behar dira.
Hainbat komunikabidek adierazi dutenez, alderdiak datorren larunbatean egingo du aurkezpena, eta Herri Batasunako eta EAko kide ohi eta beste alderdi batzuetako kideak eratuko dute alderdi
"Ezker iraultzailea eta eraldatzailea" ordezkatzeko eta Sorturena ez bezalako profil bat izateko asmoz sortu da.