Politika -
Kontseilu politikoa Madrilen
Ezker Anitza Izquierda Unidako zuzendaritza berrian egongo da
Cayo Lara Iuko koordinatzaile federala hautatu dute, bigarrenez eta aho batez, Kontseilu Politikoko 158 kideek.
Erredakzioa
Ezker Anitza-IUko kideek Izquierda Unidako zuzendaritza berrian egongo dira. Zuzendaritza asteburuan Madrilen egindako 10. Biltzarran hautatu dute.
Biltzar horretan Ezker Anitzako 30 kidek hartu dute parte eta bukaeran Cayo Lara hautatu dutem bigarrenez, koordinatzaile federala izateko. Hautagaitza bakarra egon da.
Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaile nagusiak ohar bat atera du euskal alderdiko ordezkariek Batzarreko eztabaida ezberdinetan parte hartu dutela adierazteko. Bertan "jendea gehien kezkatzen duten gaiak jorratu dituzte: enplegua, zerbitzu publikoak, etxebizitza, ustelkeria eta etikal politikan duen lekua, besteak beste".
Cayo Lara, koordinatzaile
Cayo Lara Izquierda Unidako koordinatzaile federala hautatu dute ahobatez Kontseilu Politikoko 158 kideek, koalizioak egindako 10. biltzarran.
Hautaketaren ostean egindako hitzaldian, Larak esan du kontseilutik alderdia "sendoago eta bateratuago" atera da, "boterea hartu eta legeak gehiengo sozialaren zerbitzura jartzeko".
Ezusterik ez
Lararen berrautaketak ez du inor ezustean harrapatu, larunbatean zerrenda bakarra aurkeztu baitzen, Lararena. Zerrenda horretan IUko korronte guztietako ordezkariak zeuden.