Bake prozesua -
Auzitegi Nazionalean
Beñat Aginagaldek ukatu egin du Isaias Carrasco zinegotzia hil izana
Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan, Beñat Aginagaldek esan du egun horretan Donostiako EHUko Medikuntza Fakultatean izan zela, azterketa bat egiten.
Erredakzioa
Beñat Aginagalde ETAko kideak ukatu egin du epailearen aurrean 2008ko martxoaren 7an Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzia hil izana eta orduan ETAko kide zenik ere.
Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan, Beñat Aginagaldek esan du egun horretan Donostiako EHUko Medikuntza Fakultatean izan zela, azterketa bat egiten. Ondoren, lagun batekin Hernaniko taberna batera bazkaltzera joan zela, eta bertan, hilketaren berri izan zuela azaldu dio epaileari.
Espainiaratu zuten egunean bertan jakinarazi zioten Aginagalderi Isaias Carrascoren hilketa leporatzen ziotela, eta azpimarratu du egun horretan ez zuela 2008ko martxoaren 7an egindakoa gogoratu.
Isaias Carrasco etxetik irten eta bere ibilgailuan sartzean hil zuten, arratsaldeko 13:35ean. Fiskalak 32 urteko espetxe zigorra eskatu du Aginalgalderentzat.