Bake prozesua -

Sortu

Barrena:'Espetxe-politika bakearen aurkako arma gisa erabili ohi dute'

Sortuko bozeramaileak babesa eta kezka erakutsi du "Thierry" ETAko presoaren "osasun egoeragatik", burmuinean odol isuria izan ostean "oso larri dagoelako".

Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Bakearen eta irtenbideen aurkako arma bezala erabili ohi duten espetxe-politika kriminala behin betikoz bertan behera uzteko" eskatu die Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak Espainiako eta Frantziako Gobernuei.

Ohar baten bidez Sortuko bozeramailea kezkatuta azaldu da Xabier Lopez Peña "Thierry" ETAko presoaren "osasun egoeragatik", burmuinean odol isuria izan ostean "oso larri dagoelako". "Thierry" Frantziako kartzela batean dago espetxeratuta.

Halaber, presoari eta horren senitartekoei "babesa" eskaini die Barrenak. "Berriro ere, espetxe batetik albiste kezkagarria dator, eta da auzi isolatua", salatu du, "espetxe-politika kriminalaren ondorio berri baten aurrean gaude".

Barrenaren iritzian, "Madrilek eta Parisek arriskuan jartzen dituzte euskal preso politikoak eta horien senitartekoak, eta horrek ondorio larriak ekarri ohi ditu". Horren harira, "duela bi aste Angel Figueroa euskal preso politikoaren heriotza eta Jabi Martinez presoaren bi lagunek izandako auto-istripu larria" ekarri ditu gogora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea