Itxi

Bake prozesua

Hilketaren XV. urteurrena

PPk Miguel Angel Blanco omenduko du ostegun honetan Ermuan

Erredakzioa

Damborenearen ustez, “gaur egungo arazoa ez da hainbeste ETAren porrota, baizik eta erakunde horren deslegitimizazioa”

  • Anton Damborenea Bizkaiko PPko buruzagia. Eitb

Antón Damborenea Bizkaiko PPko presidenteak prentsaurrekoa eskaini du Bilbon Nerea Llanos Bizkaiko PPko idazkari nagusiarekin batera, Miguel Angel Blancoren omenez ostegun honetan Ermuan egingo den ekitaldia aurkeztuz. Egun horretan ETAk Blanco erahil zueneko XV. urteurrena betetzen baita.

Ekitaldia eguerdiko hamabietan egingo da biktimen omenez eraikitako monolitoan, eta Antonio Basagoiti Euskadiko PPren presidenteak eta Mari Mar Blanco alderdi horren parlamentari eta Miguel Angel Blancoren arrebak parte hartuko dute, beste batzuen artean.

Bizkaiko PPko buruzagiaren arabera, Miguel Angel Blancoren “tortura eta erahilketa ondoren zerbait argitu bada, hori demokraziak, Zuzenbide Estatua ezarriz, edozein talde terroristari irabazi diezaiokeela da”.

“Kalte-ordainketa”

Hori dela eta, Damborenearen ustez, “gaur egungo arazoa ez da hainbeste ETAren porrota lortzea, baizik eta erakunde horren deslegitimizazioa”. Horrez gain, “euskaldun batzuek beste batzuk hiltzen aritu izatea motibatu dituzten argudioak aurkitzea” beharrezkoa aurkitzen du.

Posible den kasuetan ETAk sortutako mina erreparatzearen alde” agertu da Damborenea, eta filosofia hori Gobernu zentralak hauteskunde legean egin nahi duen erreformaren baitan kokatu du. Aurreproiektu horren helburua “talde terrorista baten erruz derrigorrez erbesteratu behar” izan diren euskaldunek EAEn bozkatu ahal izatea da.