Jesus Torquemada
Iruzkina
Futbola eta politika Egipton
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
Hosni Mubarak boteretik kendu zuen altxamendua hasi zenetik justu urtebete bete denean, herrialdea berriro ere lehertzeko zorian dago.
Egipton krisi politiko sakona eragin dute Port Saideko futbol zelaian herenegun izandako istilu larriek.
Hosni Mubarak boteretik kendu zuen altxamendua hasi zenetik justu urtebete bete denean, herrialdea berriro ere lehertzeko zorian dago. Ez da gertakari soil bat izan, horren inguruan izan diren beste hainbat egoerek kutsu politikoa eman diote. Oposizioak, erlijiosoak zein laikoak, Junta militarrari botatzen dio gertatutakoaren errua. Istiluak militarrek sortu zituztela diote, edo propio egoera eskuetatik joaten utzi zutela, Egipto kaosean murgiltzen ari denaren itxura eman nahi zutela eta modu horretan eurak gobernatzen segitzea beharrezkoa dela erakutsarazi.
Egipton agintean dagoen Tantaui mariskalak konspirazioaz ere hitz egin du, atzerritik etorritako konspirazioaz. Dena den, ez dago atzerrira joan beharrik errudun bila, hori baino errazagoa da. Poliziak ospe handia galdu zuen altxamenduaren lehen egunetan, errepresioa ezarriz urrunegi joan zelako; horregatik, azkenean armadak esku hartu behar izan zuen.
Orduz geroztik, poliziak istiluak daudenetan ez du esku hartzen. Hori dela eta, sinistekoa da Port Saiden istiluak hasi zirenean polizia nahikorik ez egotea eta zeudenak ere euren burua salbu jartzeaz arduratu izana.
Egoera erabat pozoinduta dagoela esan liteke, herritarrek uste dute poliziak ez duela bere lana egiten, ez duela ordena jartzen eta militarrei berriz egoera hori komeni zaiela. Ondorioz, geroz eta gehiago dira Junta militarra kendu eta trantsizioa lehenbailehen egitea eskatzen dutenak.
Egipton krisi politiko sakona eragin dute Port Saideko futbol zelaian herenegun izandako istilu larriek. Hosni Mubarak boteretik kendu zuen altxamendua hasi zenetik justu urtebete bete denean, herrialdea berriro ere lehertzeko zorian dago. Ez da gertakari soil bat izan, horren inguruan izan diren beste hainbat egoerek kutsu politikoa eman diote. Oposizioak, erlijiosoak zein laikoak, Junta militarrari botatzen dio gertatutakoaren errua. Istiluak militarrek sortu zituztela diote, edo propio egoera eskuetatik joaten utzi zutela, Egipto kaosean murgiltzen ari denaren itxura eman nahi zutela eta modu horretan eurak gobernatzen segitzea beharrezkoa dela erakutsarazi. Egipton agintean dagoen Tantaui mariskalak konspirazioaz ere hitz egin du, atzerritik etorritako konspirazioaz. Dena den, ez dago atzerrira joan beharrik errudun bila, hori baino errazagoa da. Poliziak ospe handia galdu zuen altxamenduaren lehen egunetan, errepresioa ezarriz urrunegi joan zelako; horregatik, azkenean armadak esku hartu behar izan zuen. Orduz geroztik, poliziak istiluak daudenetan ez du esku hartzen. Hori dela eta, sinistekoa da Port Saiden istiluak hasi zirenean polizia nahikorik ez egotea eta zeudenak ere euren burua salbu jartzeaz arduratu izana. Egoera erabat pozoinduta dagoela esan liteke, herritarrek uste dute poliziak ez duela bere lana egiten, ez duela ordena jartzen eta militarrei berriz egoera hori komeni zaiela. Ondorioz, geroz eta gehiago dira Junta militarra kendu eta trantsizioa lehenbailehen egitea eskatzen dutenak.