Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Bakea Etiopiaren eta Eritrearen artean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Gatazkaren amaiera albiste ona da etiopiar eta eritrearrentzat. Munduko bi herrialde txiroenei buruz hitz egiten ari gara, eta euren aurrekontuaren zati handi bat indar militarrei bideratuta dute.

Etiopia eta Eritreak bakea sinatu dute 20 urte luze iraun dituen gatazkari amaiera emanez. 1988an iraupen motza izan zuen gerra ere izan zen, motza baina odoltsua. Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroak eta Isaias Afewerki Eritreako presidenteak sinatu dute bakea. Yedan izan da, Saudi Arabian, Salman erregea eta Antonio Guterres NBEren idazkari nagusia ondoan zituztela.

Ezbairik gabe gatazkaren amaiera albiste ona da etiopiar eta eritrearrentzat. Munduko bi herrialde txiroenei buruz hitz egiten ari gara, euren aurrekontuaren zati handi bat indar militarrei bideratuta dute. Saudi Arabiarentzat ere albiste ona da, bitartekari lanak egin ditu gatazka honetan, eta uste du hori eginda, murriztu egingo direla bere kontrako kritikak Yemenen egiten duenagatik.

Saudi Arabiak Yemengo gobernuari babesa ematen dio; bertan egiten dituen bonbardaketek biktima ugari eragin dituzte. Horrek guztiak harreman zuzena du Itsas Gorriko merkataritzarekin: gune horretan kosta dute Saudia Arabiak, Eritreak eta Yemenek. Saudi Arabiak ez du Yemengo errebeldeek gerra irabazterik, horiek Iranen aliatuak direlako eta zailtasunak izan ditzaketelako eremu horretan itsasontzi saudiarabiarrek nabigatzeko.