Jesus Torquemada
Iruzkina
Macron, Europako buruzagia bailitzan
Jesús Torquemada
Frantziako presidenteak uste du Europa suntsitu nahi duen populismo nazionalistak geldiarazi behar direla.
Emmanuen Macron Frantziako presidenteak hitzaldi polita egin zuen atzo Europako Parlamentuan. Ia guztiak esan zituen ondo eta, gainera, indarrez. Subiranotasun europar berria eraiki behar dela, jendea haserre duen arazoei erantzun bater atua eman behar zaiola, Europa desegin nahi duten estatuen populismo nazionalistei bidea itxi behar zaiela…
Baina Macronek irudikatutako Europa hori egia bihurtzeko aukerak oso eskasak dira. Eta ez bakarrik estatuen populismo nazionalistak gora egiten ari direlako hainbat herrialdetan, baizik eta Alemania ez dagoelako horrelakoetarako prest. Macronek Finantza Ministerio europarra sortu nahi du, eta aurrekontu neurrikoa eskaini erakunde horri. Baina proposamen hori Alemaniak hala nahi badu bakarrik atera liteke aurrera eta, oraingoz, Berlinek ez du batere argi ikusten. Bihar elkartuko dira Macron eta Merkel. Saiatuko da buruzagi alemaniarra konbentzitzen, baina zaila dauka oso. Atzo Europako parlamentarien aurrean hitz egin zuen Macronek, baina egiaz, Merkeli zuzendutako mezua zen.