Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

ELNk Kolonbiako bakea zapuztu du

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Gerrillak atentatu larria egin du Barranquilla eskualdean, eta Kolonbiako presidenteak negoziazioak beste erremediorik ez du izan.

Behin-betiko bakea urruti dago oraindik Kolonbian. ELNrekin negoziazioak bertan behera utzi ditu Juan Manuel Santos presidenteak, gerrillari taldeak atentatu larria egin baitu Barranquilla eskualdean. Zazpi soldadu hil ditu, hiri horretan datorren astean hasiko diren inauteri handien atari-atarian, gainera. Suminduta eta haserre dago Kolonbia; eta Santosek, FARCekin negoziazioak nola-hala burutzea lortu zuen presidente berak, bertan behera utzi behar izan ditu ELNrekin izaten ari zen elkarrizketa saioak.

ELNren jarrera oso arraroa da. Logikoa litzateke pentsatzea FARCek Gobernuarekin sinatu zuenaren antzeko akordioa nahi izatea. Baina Barranquillako atentatuekin lurpera bota dute aukera hori. Zalantzan ere jarri zuten askok ELNk egindakoak ote ziren erasoak. Baina bai: agiri ofizialean hartu ditu bere gain. Santosen agintaldiari urte erdia geratzen zaio, eta haren lekua betetzeko hautagai direnak ELNrekin negoziatzearen kontrako dira. Are gehiago, FARCekin sinatutako akordioak ere berrikusi nahi dituzte batzuek.