Itxi

kultura

Mugikortasun jasangarria

MCCk bere lehen ibilgailu elektrikoa ekoitzi du

Erredakzioa

Hirian erabiltzeko autoak 105 km/h gehienezko abiadura hartzen du eta 80 kilometroko autonomia dauka. Diseinua egiterakoan, bidaiarien segurtasuna izan da jarraitutako irizpiderik garrantzitsuena.

Jose Maria Aldecoa Mondragon Korporaziaren Kontseilu Nagusiko presidenteak ''Ibilgailu elektrikoa- Mugikortasun jasangarria'' proiektua aurkeztu du, izan ere, lehen auto elektrikoa ekoitzi dute.

Mondragon barruko hainbat enpresaren artean pentsatutako eta garatutako lehen citycarra da. Proiektu hau gauzatu ahal izateko, lankidetza izan da ardatza. Lankidetza horretan Mondragon Automocion izan da buruan, honako hauen parte hartzearekin: Edertek, Konikereta MTC teknologia zentroak; Mondragon Eskola Politeknikoa eta LKS Diara, proiektuan Lotus Engineering-en esperientzia baliatu ahal izan dutenak.

Mondragonek asmatutako hiriko ibilgailu elektrikoak 45 kw-eko potentziako motorra dauka, 5 segundoan 0tik 50 km/h abiadurara iristen da, 105 km/h gehienezko abiadura hartzen du eta 80 kilometroko autonomia dauka. Ibilgailuaren diseinua egiterakoan, bidaiarien segurtasuna izan da jarraitutako irizpiderik garrantzitsuena.

Bere aurrealdeko egitura bereziki pentsatua dago kolpeak xurgatzeko, eta serieko 9 airbag dauka. Lau pertsonarentzako pentsatutako autoa da eta, atzealdeko maletategiaz gain, aurrealdean ere maletak eramateko leku osagarria dauka, hirian ibiltzeko oso erabilgarria dena.

35 ikertzailek lan egin dute urte eta erdian auto elektrikoaren proiektu hau sortzeko. Egun, Mondragoneko 130 ikertzailek dihardu auto elektrikoarekin lotutako produktuen lanketan. 15 milioi euro inbertituko dela epe laburrerako programen garapenean.