Itxi

albisteak

gripearen aurkako kanpaina

Gripearen aurkako 120.000 txerto, Nafarroan

EiTB.eus

Txertaketa kanpaina ostegunean ipini dute martxan, eta azaroaren 30era arte iraungo du.

Nafarroako kanpainak 120.000 dosi izango ditu, eta hiru birusi egingo die aurre: A (H1N1), A (H3N2) eta B. Munduko Osasun Erakundeak txertoa jartzeko gomendatu die arrisku-taldeetakoei.

Txertoa bereziki arrisku handiena duten taldeetako pertsonei dago zuzenduta: gaixo kronikoak, 60 urtetik gorako pertsonak, osasun-arloko langileak eta irakasleak. Aurten Nafarroako Gobernuak berriro sartu ditu irakasleak txertaketa egutegian, 2009an (A gripearen pandemia izan zen urtean) kanpoan utzi baitzituzten, txertorik gabe geratzeko arriskuaren aurrean.

Txertaketa kanpaina ostegunean jarri zen martxan eta azaroaren 30era arte izango da indarrean. Dosiak osasun zentroetan eta kontsultategietan ipiniko dituzte, eta egoitzetan eta erakundeen zentroetan ere izango dira eskuragarri. Guztira 336.960 euro erabili dituzte dosiak erosteko.

Gripea gaixotasun arrunta da, baina heriotza ere eragin dezake, gaixoaren osasun egoeraren arabera. Aurreko kanpainan, Nafarroan, guztira 17.300 pertsona joan ziren medikuarengana gripeak jota, eta hemeretzi pertsona hil ziren horren ondorioz.