Itxi

Betizu

Joseba Etxeberriaren omenez

Athleticek 100 umeren kontrako partida jokatuko du San Mamesen

Ainara Arregi

Erredakzioa

Partida maiatzaren 17an jokatu da, 19:00etan eta sarrerak salneurri sinbolikoa izango du, euro bakarra ordaindu beharko baita. Sarrerekin bildutako diruarekin Kongon futbol-zelai bat eraikiko dute.

Athleticeko futbolari ezagunenek 100 umeren kontrako partida jokatu dute datorren maiatzaren 17an San Mames futbol-zelaian Joseba Etxeberria futbolariaren omenez. 15 urte lehen mailako taldean aritu ostean, Elgoibarko futbolariak Athletic utziko du, eta bere omenez, futbol-partida berezia izango da katedralean, arratsaldeko 19:00etan.

Partida ikusteko sarrerek salneurri sinbolikoa izango dute, euro bat besterik ez baitu balioko, eta jasotako diruarekin Kongon futbol-zelai bat eraikiko dute, iaz, Athleticeko ereserkia abestuz ezagun egin ziren haurren herrian zehazki.

Athleticeko izarren eta umeen arteko partida 2 zatitan jokatuko da, bakoitza 20 minutukoa eta Joaquin Caparrosen mutilak 100 haurren kontra lehiatuko dira.

Izena-emateko

Partidan jokatu nahi duten gazteak 1995eko urtarrilaren 1etik (Etxeberria Athleticen hasi zenekoa urtea) 1998ko abenduaren 31ra (Athleticen 100 urteurrena) bitartean jaitakoak izan behar dute.&' || 'nbsp; Joseba Etxeberria gaitzat hartuz, idazlan bat, marrazki bat edota argazki polit bat egin behar dute. Epaimahai batek lanik onenak hautatuko ditu eta egileek partidan jokatuko dute.&' || 'nbsp;

Aurkeztu beharrekoak

- NAN edota familia-liburuko fotokopia

- Umearen datuak (izen-abizenak) eta tutorearen telefono zenbakia

- Umeak Joseba Etxeberriari buruzko egindako lana

- Parte hartzeko moduak:

&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp; * Umea Athelticeko bazkidea bada, bazkide karneteko fotokopia

&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp; * Umea Athletic Fundazioko jarraitzailea bada, jarraitzaile karnetaren fotokopia-

&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp; * Umea federatuta badago edota eskola futbolean aritzen bada, hori egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia.

&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp; * Aipatutakoen egiaztagiririk bidali ezean, umeak "Zaleak" izeneko atalean emango du izena.

Partidan jokatzeko eskarien dokumentuak honako toki hauetan utzi daitezke:

- Athletic-en dendetan

- homenaje@athletic-club.net helbidera bidalita

- Posta arruntez honako helbidera bidalita:

Ezinezko partidua
Athletic Club
Ibaigane 23, 48009 Bilbao

Izena emateko epea maiatzaren 9an bukatuko da.