Itxi

kultura

Nafarroan

Montxo Armendariz 'doctor honoris causa' izendatu dute

Erredakzioa

Nafarroako Unibertsitate Publikoak zinegile nafarraren ibilbide pertsonal eta profesionala saritu nahi izan du.

Montxo Armendariz zinegile nafarra doctor honoris causa izendatu dute eguerdian, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Unibertsitateak zinegile nafarraren ibilbide pertsonala eta profesionala saritu nahi izan du.

Esker onez eta sorpresaz jaso du Armendarizek izendapena; izan ere, lehenengo aldia da Unibertsitateak zientziatik at lan egiten duen pertsona bati titulu hori ematen diona.

Horren harira, “Tasio” eta “Bihotzondoko sekretuak” filmen zuzendariak, gizartea ulertzeko zineak duen garrantzia azpimarratu du.