Itxi

kirolak

Apirilaren 5etik 10era

Faboritorik ez, Euskal Herriko Itzulian

Erredakzioa

Arrateko eta Aiako igoerak izango dira, ziurrenik, Itzuliko punturik erabakigarrienak.

Euskal Herriko Itzuliko 50. edizioa jokatuko da astelehenetik larunbatera bitartean. Alberto Contadorrek (Astana), azken bi urteetako garailea, ez du parte hartuko aurten, beraz, ez dago favorito nagusirik 2011ko edizioa irabazteko.

Halere, baudaude hainbat izen sailkapeneko lehen postuetan egongo direnak, esaterako, Alejandro Valverde (Caisse D’Epargne), Andy Schleck (Saxo Bank), Damiano Cunego (Lampre), Andreas Kloden (Radioshack) eta Samuel Sanchez (Euskaltel) asturiarra. Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez sasoian da eta Frantziako Tourrarekin batera Euskal Herriko Itzulia du buruan asturiarrrak.

Lasterketa astelehenean Zierbenan hasi eta larunbatean amaituko da sei etapa jokatuta. Arrateko igoera eta bi aldiz igoko den Aia izango dira ziurrenik Itzuliko punturik erabakigarrienak Orioko erlojupekoarekin batera.

Ibilbide gorabeheratsua (profilak)

20 taldek hartuko dute parte, 18 ProTourrekoak dira eta guztira 29 mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek sei egunetan. Lehen egunean Zierbena-Zierbena etapa jokatuko da eta bigarren egunean lasterketako jardunaldurikk luzeena Vianako helmugan. Goi mendiko etapa ostegunean izango da, zortzi mendate gainditu beharko dituzte, aipagarrienak, Ixuako eta Uzartzako igoerak dira, azken hau helmugatik oso gertu.

Lasterketa Orion jokatuko den erlojupekoan erabakiko da, erabakita baldin ez badago.