Itxi

Gizartea

Emakumearen eguna

'Ordu asko eta denbora gutxi', M-8rako Emakunderen leloa

Itxaso Mallabiabarrena

Bilbo

Emakundek sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztuz ospatuko du Emakumearen Nazioateko Eguna.

Emakumearen Euskal Institutuak, Emakundek, sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu du gaur datorren martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunari begira.

Kanpaina honen bitartez, Emakunderen helburu nagusia denborari egotzitako erabileraren eta denbora pertsonal, sozial, familiar eta lanerako denboraren administrazio desorekatuaren inguruko eztabaida soziala sortzea da.

Hau dela eta, martxoaren 8ko kanpainak gizartea sentsibilizatzea nahi du gizarte osoaren elkarlanerako beharraren aurrean eta denboraren administazio eskasak berdintasunaren helburuan dakartzan ondorio negatiboen aurrean.

Denboraren Eustat-en azken inkestak erakutsi duenez, emakumeek egunean 3 ordu eta 33 minutu eskaintzen dizkiete etxeko zereginei, gizonezkoek baino 2 ordu eta 4 minutu
gehiago.