Itxi

Gizartea

PPC banatzailea

Argitaletxeak Pagola teologoaren liburua kentzeko eskatu die dendei

Euskadi Irraita

Erredakzioa

Elizaren sektore kontserbadoreen presioak ikusi dituzte askok, Jesus. Hurbilketa historikoa merkatutik erretiratzeko ahaleginaren atzean.

Jose Antonio Pagola teologoaren azken liburua, Jesus. Hurbilketa historikoa, banatu duen argitaletxeak liburua itzultzeko eskatu die liburudenda erlijiosoei. Elizaren sektore kontserbadoreen presioak ikusi dituzte askok Pagolaren azken liburua merkatutik erretiratzeko ahaleginaren atzean.

Arrazoiei buruz hitzik ez, baina Marianistekin lotura duen PPC argitaletxeak baieztatu Euskadi Irratiari baieztatu dio liburuak itzultzeko eskatu diela liburudendei.

Liburuda erlijiosoetan galdetuta, askok ez dute oraindik eskaria jaso.

Jesus. Hurbilketa historikoaren bederatzigarren edizioak 25.000 ale merkaturatu ditu gazteleraz, Jose Antonio Pagolak erantsitako hainbat oharrekin eta Juan Mari Uriarte gotzain ohiaren oniritzia jasota, Vatikanotik eta Gotzainen Batzarretik zenbait ahotsek elizaren kontrako jo ondoren.

Xabier Andonegi Erlijio Zientzien ikastegiko zuzendariaren arabera, presio asko izan ditu argitaletxeak liburua erretiratzeko.

Eztabaidak eztabaida, askori erakargarri gertatu zaie Jesus gizakiaz eta testuinguru historikoaz Pagolak egindako ekarpena eta 60.000 ale saldu ditu orain arte.

Donostiako gotzain berriak, Jose Ignacio Munillak, ez du iritzirik emango gai horretaz. Gotzaintzatik gogoratu dute Vatikanoko Fedearen dotrinarako erakundeak ebazpena ematekoa duela Jose Antonio Pagolaren azken liburuaz.