Itxi

Gizartea

Herritartasunerako Heziketa

Terrorismoaren biktimen testigantzak, hizpide klaseetan

Erredakzioa

"Terrorismoaren fenomenoa ulertzeko" eta "sekula berriz gertatu ez dadin" ezinbestekotzak jo du Isabel Celaak, Herritartasunaren Heziketa irakasgaiko jarduera berri hori.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak aurreratu duenez, terrorismoaren biktimek euren esperientziak kontatuko dituzte ikastetxez ikastetxe hurrengo ikasturtean.

ETB2ri eskainitako elkarrizketan, Herritartasunerako Heziketa irakasgaiko jarduera berria izango dela azaldu Celaak, izan ere, "terrorismoaren fenomenoa ulertzeko eta "sekula berriz gertatu ez dadin" biktimak ezinbestekoak direla azpimarratu du.

Ordenagailu eramangarriak klaseetan

Ikastetxeetan sartu dituzten ordenagailu eramangarriei dagokionez, material informatiko "guztia" martxoaren bukaerarako banatuta egongo dela baieztatu du sailburuak.

Hurrengo ikasturtean, ikasleek fidantza bat ordainduta ordenagailuak etxera eramatea aurreikusi dutela iragarri du Celaak.