Binakakoa
Labrit pilotalekuan
Binakakoa: Titin eta Pascual ia-ia finalerdietan (22-15)
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Titin erabakigarria izan da partidan eta Aspeko bikotea txapelketaren hurrengo fasera hurbiltzen da.
Titinek eta Pascualek 22 eta 15 irabazi dute gaur Bengoetxea VI eta Otxandorenaren aurka gaur Labriten jokatu duten binakako txapelketaren zazpigarren jardunaldiko partida.
Partida politta izan da. Garaipen honi esker Titin eta Pascual ere finalerdietatik oso gertu daude, barruan ez badaude. Titin izan da partidako onena.
Bihar Eibarren partida handia. Irujo eta Beroiz Aimar Olaizola eta Oier Mendizabalen aurka.
Pala:
Euskadiko pala txapelketan, ordu terdi jokatu ondoren, Gaunekak eta Galanek 45 eta 44 irabazi dute Fusto eta Garmaren aurka.
Trinketea:
Buruz-buruko finala jokatu da gaur eta Waltarik 40 eta 18 menderatu du Paxkal Ezkurra.