Athletic Club
Joanekoa
Athletic-Anderlecht (1-1): Kanporaketa maldan gora
Erredakzioa
Athleticek, San Joseren gol batekin, Bigliak lehen zatian lortutakoa berdindu du eta kanporaketa irekita utzi du. Belgikarrek, hala ere, bere alde jarri dituzte final-hamaseirenak.
Mikel San Joseren golak bizirik mantentzen du Athletic&' || 'nbsp; Europa Leaguen Anderlechten aurka berdintzeko (1-1) balio izan baitu.
Athleticeko atzelari nafarrak gola sartu du Markel Susaeta zelairatu eta berehala, eta eibartarraren jaurtiketa desbideratu bat baliatu zuen baloia sare barrura bidaltzeko.
Anderlechtek irudi ona eskaini zuen eta aukerak izan zituen kontraerasora. Horietako batean, Bigliak markagailua estreinatu zuen. Lukakuren (16 urte) lasterkaldi baten eta Iraizozen huts larri baten ondoren, gola egin zuen Anderlechteko erdilari belgikarrak.
Ondo hasi zen Athletic, baina apurka-apurka zelaia bere egin zuen talde belgikarrak eta Iraizozen ate ingurura aise eta sarri heldu zen. Eta ailegaera horietako batean heldu zen Lukakuren gola.
Golaren aurretik, Yestek Proto atezainari lana eman zion bolea batekin, baina ondo erantzun zion bisitarien atezainak. De Marcosek, atsedenaldiaren atarian, ezin izan zuen atezaina gainditu ate aurrean.
Bigarren zatia ondo hasi zen Athleticentzat. Hobeto zelairatu ziren Caparrosenak. Eta gola heldu zen. Susaeta zelairatu berriaren eta Orbaizen artean landu zuten gola, eta Mikel San Jose gatzeak eman zion amaiera jokaldiari baloia sarera bultzatuz.
Athletic fedea berreskuratu zuen eta bigarrenaren bila abiatu zen fin eta langile. Zuri-gorrien minuturik onenak izan ziren.
Anderlecht saiatu zen kontraerasoan kanporaketa erabakitzen, baina azkenean ez batak ez besteak ezin izan zuten bere taldearen aldeko bigarren gola sartu.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Ustaritz, Castillo; Gurpegui (Susaeta, 55''), Orbaiz, Javi Martínez, Yeste (Muniain, 46''); De Marcos (Toquero, 66'') y Llorente.
1 - RSC Anderlecht: Proto; Gillet, Mazuch, Juhász, Van Damme; Kouyaté, Biglia, Kanu; Legear, Boussoufa (Matías Suárez, 91'') y Lukaku (De Sutter, 80'').
Golak: 0-1, 34'': Legear. 1-1, 57'': San José.