Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Gizon batek emaztea hil du Almerian

Erredakzioa

Biktima, 25 urtekoa, hilik aurkitu dute Almeriako hiriburuan. Haren senarrak aitortu du hilketaren egilea dela, eta beraz, atxilotu egin dute. Tratu txarren aurkako telefono zenbakia: 016.

Hogeita hamaika urteko gizonezko batek ustez emaztea (25 urtekoa eta uruguaitar jatorrikoa) hil du gaur goizean Almeriako hiriburuan, Espainiako Poliziaren iturriak aipatuta informazio agentziek jakinarazi dutenez.

Aipatu iturrien arabera, gizonezkoak aitortu egin du krimenaren egilea dela. Hilketa izan den lekuan bertan atxilotu dute.

02:40an, 112 larrialdi zerbitzuak emakumezko bat hilik zegoela ohartara dio Poliziari. Agenteak hara bertaratu dira, eta biktima hilda topatu dute, senar-emazteen etxebizitzaren logelan.

Bertan senarra eta haren arreba ere zeuden. Antza, emakumezko horrek eman zuen hilketaren abisua.

Bikoteak ez du seme-alabarik, eta Espainian legez geratzeko izapideak egiten ari zen. Badirudi emakumezkoak ez zuela senarra salatu aldez aurretik.