Itxi

Ekonomia

Erreforma ekonomikoa

Lan erreforma urria dela uste du Confebaskek

Erredakzioa

Dena den, krisiari aurre egiteko erreformaren gaiak zehazten joatea espero du Miguel Lazpiurrek.

Zehaztasun falta dela eta, Gobernuak aurkeztutako lan erreforma “urria” dela uste du Miguel Lazpiur Confebaskeko presidenteak. Dena den, akordioa lortzeko gai nagusiak jasotzea aintzat hartu du.

Forum Europak antolatutako konferentzia batean, Gobernuaren dokumentua "jorratuko dituzten gaien gidoi bat besterik ez da, eta elkarrizketa sozialean zehar edo Gobernu beraren bidez moldatu beharko da".

"Pentsioak edo flexisegurtasuna" bezalako gaietan "sakondu beharko da denborarekin", adierazi du Lazpiurrek.

Euskal Enpresa Konfederazioaren presidentearentzat, "krisiak izan dezakeen gauzarik txarrena berez konpontzea da" eta, alderantziz, "berehalako egitura erreformei aurre egiteko" beharra defendatu du.

"Ekonomia eredu berri bat ez da gauetik goizera egiten den zerbait", ohartarazi du.