Itxi

Politika

Gaur igorriko dute

EAJk eskutitza bidaliko dio Patxi Lopezi

Erredakzioa

Lehendakariaren dekalogoari erantzuteko gutuna erabiltzea erabaki dute jeltzaleek.

EAJk emango dion erantzunari buruzko xehetasun gehiago ez dute eman nahi oraingoz jeltzaleek, baina entzundakoak entzunda ez dirudi jeltzaleen eta Eusko Jaurlaritzaren artean elkarlanerako bide berri bat sakontzeko aukera gehiegi dagoenik.

Euskadi Buru Batzarrak bilera egin da gero, jeltzaleek erabaki dute lehendakariari berari helaraztea dekalogoari ematen dioten erantzuna. Horretarako eskutitza idatzi dute eta gaur igorriko dute Sabin Etxetik Ajuria Enera.

Horren ondoren etorriko dira jeltzaleen xehetasunak eta balorazioak. Dena den, ez dirudi akordiorako aukera asko dagoenik. Iñigo Urkullu EBBko presidenteak, forma aldetik eta eduki aldetik lehendakariak eurekin izan duen errespetu falta salatu du.

Gernikako Estatutua erabat garatzea, erabakitzeko eskubidea eta autogobernua ziren, besteak beste, jeltzaleen lan ildoak, Patxi Lopezek bere proposamenak ez dituela jaso salatzen dute jeltzaleek. Alderdi popularraren babesa ere hor dago, horrela kontuak, Patxi Lopezek ezin duela jeltzaleekin gobernu programa bat adostu esan du EBBko presidenteak.