Itxi

Gizartea

Bilera Vatikanoan

Aita Santua "oso kezkatuta" agertu da, umeei egindako abusuengatik

Redacción

Benedicto XVI.a Irlandako 20 bat gotzainekin batzartu da Vatikanoan, herrialde hartako hainbat apaizek hamarkadatan zehar, milaka umeri egindako sexu abusuei buruz jarduteko.

Aita Santua berriki argitara atera diren sexu abusuengatik "oso kezkatuta" agertu da. Apezpikua hirugarrenez bildu da Irlandako gotzainekin milaka umeei egindako sexu abusuei konponbidea bilatzeko asmoz.

Irlandako Gobernuaren bi txostenen arabera, hainbat apaizek sexu abusuak egin zizkieten milaka umeri 70 urtez, eta Elizak eta Estatuak ezkutatu egiten zuten gertatzen ari zena.

Bihar berriz bilduko dira eta ziurrenik, orduan, Benedicto XVI.ak pasadan abenduan fededun irlandarrei agindutako eskutitza emango die apaizei. Egoerari aurre egiteko neurriak bertan "argiki" azalduko dituela esan zuen.

Vaticano iturrien arabera, eskutitza hurrengo otsailaren 17an, Errauts egunean, irakur dezakete Irlandako elizetan.