Albisteak

Musika jaialdia

Rage Against the Machine, ekainaren 11n Madrilgo Rock In Rion

Talde estatubatuarrak Estatuan udan emango duen kontzertu bakarra izango da Arganda Del Reyko Rockaren Hirian emango dutena. Bon Jovi, Shakira, Rihanna eta Miley Cyrus ere arituko dira bertan.

Rage Against The Machine taldea Madrilgo Rock&' || 'nbsp;In Rio jaialdian arituko da zuzenean. Talde estatubatuarrak ekainaren 11n taularatuko ditu bere doinuak Arganda Del Reyko Rockaren Hirian eta hori izango da, gainera, Estatuan udan emango duten kontzertu bakarra.

Tom Morello, Zack de la Rocha, Tim Commerford eta Brad Wilk musikariek osatutako taldeak 90eko hamarkadan izan zuen arrakasta mundu mailan eta 2000an banatzea erabaki zuten. baina, 7 urteren ostean, 2007an, berriz elkartu ziren Kaliforniako (AEB) musika jaialdi garrantzitsu batean parte hartzeko. Hard rock, rap, funk, punk eta hip hop doinuak uztartzen trebea da taldea eta kapitalismoaren eta globalizazioaren kontrako jarrera garbia adierazten dute euren hitzetan.&' || 'nbsp;

Madrilgo Rock In&' || 'nbsp;Rio jaialdiaren antolatzaileek, talde kaliforniarraz gain, Bon Jovi, Shakira, Rihanna eta Miley Cyrus ere aurten zuzenean arituko direla baieztatu dute.