Ekonomia
Bilera
Atunontzien segurtasunaren %25 ordainduko du Jaurlaritzak
Erredakzioa
Astearte honetan sinatuko duten hitzarmenaren arabera, 291.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak 2009an erabilitako segurtasun pribatua ordaintzeko.
Indiar Ozeanoan arrantza egiten duten EAEko atunontzien segurtasun pribatua ordaintzeko hitzarmena sinatuko dute bihar Eusko Jaurlaritzak eta armadoreek.
Akordio honen bidez, Jaurlaritzak 291.000 euro ordainduko ditu, iazko segurtasun pribatuaren gastuaren %25, alegia. Espainiako Gobernuak beste %25 ordainduko du, eta gainontzeko %50a armadoreek jarri beharko dute.
2010 urteari begira, 1,4 milioi euro ordaindu beharko dituela uste du Jaurlaritzak. Hala ere, aurreikuspena besterik ez da, Pilar Unzalu Arrantza sailburuak azaldu duenez.
Europako Legebiltzarreko Arrantza Batzordea EAEn egongo da aste honetan, bertako sektorearen kezkak jasotzeko. Eguerdian baxurako kofradietako ordezkariekin bilera egingo dute, eta goizean Jaurlaritzako Arrantza sailburuarekin izan dira, Bilbon.
Europako Legebiltzarrean tramitatuko den Arrantza politika komunaren eztabaidan Euskadik parte hartze zuzena izan dezala eskatu du Pilar Unzaluk.
Izaskun Bilbao, Carlos Iturgaiz eta Eider Gardiazabal euskal europarlamentariek osatzen dute, besteak beste, Pilar Unzalu arrantzu sailburuarekin Bilbon batzartu den ordezkaritza.