Itxi

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

EAJ "herrialde akordioak lortzen saiatzea" espero du Mendiak

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ziurtatu du lehendakariaren proposamen dekalogoa "zintzoa" dela.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du EAJ "arrazionaltasuna eta erantzukizuna berreskuratzea" eta "herrialde akordioak lortzen saiatzea" espero duela.

Radio Euskadin gaur goizean egin dioten elkarrizketa batean, Mendiak hizpide hartu du Patxi Lopez lehendakariak EAJri igorritako akordio proposamenak aztertzeko alderdi jeltzaleak gaur egingo duen bilera.

Horren ildotik, Gasteizko Gobernuko eledunak ziurtatu du lehendakariaren eskaintza "zintzoa" dela, eta legegintzaldia baino luzeagoak diren akordioak adostea duela helburu.

Patxi Lopezen dekalogoak honako gaien inguruan proposatzen ditu akordioak: Enplegua eta langabezia, osasun sistemaren erreforma, zerga politika eta ustelkeriaren aurkako borroka, Administrazio Publikoen eta hezkunza sistemaren moderninazioa, Udal Legea, zientzia eta ikerketa, ingurumena eta terrorismoaren aurkako batasuna.

Halaber, Urdaibaiko eskualdearen garapena, Donostialdeako Metroa eta Deba Garaiko tranbia eta aztergai ditu.