Itxi

Athletic Club

Madrigalen

Vila-real-Athletic (2-1): Porrota eta iskanbila amaieran

Sara Lavado

Erredakzioa

Epaileak Javi Martinez, Orbaiz eta Joaquin Caparros kaleratu zituen azken minutuetan. Iraolak penalti bat huts egin zuen 88. minutuan eta esku hutsik itzuliko da Athletic Bilbora.

Athletic Clubek porrota jaso zuen Madrigalen Vila-realen aurka jokatutako partidan (2-1). Gol aukera ugariko neurketa izan zen eta amaieran kaleratzeak izan ziren protagonista nagusiak. Igor Gabilondok sartu zuen bizkaitarren gola eta etxeko taldean Capdevila eta Nilmar izan ziren golegileak.

Gaizki hasi zen partida zuri-gorrientzat 4. minutuan gola lortu baitzuen Capdevilak. Hegalekoak goitik gainditu zuen Iraizoz David Fusterrekin egindako jokaldi bikain bati esker (1-0). Neurketa maldan gora jarri zen berehala.

12. minutuan gutxigatik ez zuen Fernando Llorentek Vila-realeko defentsa ezustean hartu; azkenean Sennak urrundu zuen arriskua. Garridoren taldeak erasoan jarraitu zuen eta Nilmarrek abagune ona izan zuen 19.ean.

23. ean Igor Gabilondok banakoa sartu zuen: areatik kanpo jaurti eta Diego Lopez atezaina ezustean hartu zuen. Lau minutu geroago bigarrena sartzeko zorian izan zen Gurpegi Llorentek ezker hegaletik egindako jokaldi on baten ostean. Athletic animatu egin zen, baina Vila-real ez zen desagertu eta bi minututan arrisku handia sortu zuten Sennak eta Piresek.

37.ean, Gabilondok ateratako korner batean, kale egin zuen Llorentek parada paregabean. Atsedenaldira heldu baino lehen aldaketa berri bat izan zuen markagailuak; Nilmarrek Amorebieta gainditu zuen 44.ean 2-1ekoa sartuta.

Erritmo handiak izan zuen bigarren zatiaren hasierak eta atzelari bilbotarrek lana izan zuten. Erosoegi ari zen Vila-real, baina ez zuen sendotasuna transmititzen. Athleticek binakoa zuen helburu.

Athleticen jokoak okerrera egin zuen eta Vila-realen hirugarren gola Athleticen bigarrena baino hurbilago egon zen. Iraiozek geldiketa ikusgarria egin zuen 39. minutuan eta horrek mantendu zuen Athletic bizirik azken minutuetan.

Partida bukatzeko bi minutu falta zirenean epaileak Javi Ventak Muniaini egindako penaltia adierazi zuen. Hor hasi zen iskanbila. Lehenengo: Diego Lopezek asmatu eta Andoni Iraolaren jaurtiketa gelditu zuen. Bigarren: epaileak Godin eta Javi Martinez kaleratu zituen bien arteko liskarraren ondorioz. Hirugarren: Caparrosek Godini aurre egin zion honek aldageletarako bidea hartu zuenean eta gorria ikusi zuen. Eta laugarren: Orbaizek, haserre, ukondokada eman zion Rubeni eta Clos Gomezek bigarren txartel horia erakutsi zion. Amaiera.

Fitxa teknikoa:

2 - Vila-real: Diego Lopez; Javi Venta, Gonzalo, Godin, Capdevila; Senna, Matilla (Musacchio, 76''); Cani (68''), Pires, David Fuster (Ivan Marcano, 86'') eta Nilmar.

1 Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Castillo; Gurpegui (Susaeta, 60''), Orbaiz, Javi Martinez, Gabilondo (Muniain, 70''); De Marcos (Toquero, 80'') eta Fernando Llorente.

Golak:

1-0, 5'': Capdevila;

1-1, 24'': Gabilondo;

2-1, 45'': Nilmar.