Mundua
Helmand
NATOko tropak Afganistango hegoalderantz abiatzen ari dira
Erredakzioa
AEBko hiru soldadu hil dira Afganistan hegoaldean eztanda egin duen bonba baten ondorioz. Afganistango presidenteak zibilen heriotzak ekiditea eskatu du. Soldadu britainiar bat hil egin da erasoan.
NATOko eta Afganistango tropek erasoaldi handia hasi dute talibanen azken gotorlekuarekin amaitzeko, Helmandeko probintzian, lekukoen arabera. Soldadu britainiar bat hil egin da herrialdearen hegoalderantz zuzentzen ari diren erasoan.
4.500 marine, AEBetako 300 bat soldadu eta Afganistango Armadako beste 1.500 soldadu Marjahko ofentsiban parte hartzen ari dira. Zonan 2.000 soldadu borrokarako prest zirela jakinarazi zion Qari Fazludin komandante talibanak Reuters albiste-agentziari ordu batzuk lehenago.
Barack Obama AEBetako presidenteak Afganistanera 30.000 soldadu gehiago bidaliko zituela iragarri zuen orain dela gutxi, eta erasoaldi hau egitasmo horren parte da. Zona talibanen kontrola bereganatu nahi du presidenteak aurten, 2011ko erdialdean atzera egiten hasteko.
NATOko eta Afganistango tropek erasoaldi handia hasi dute talibanen azken gotorlekuarekin amaitzeko, Helmandeko probintzian, lekukoen arabera. 2001urtean erregimen talibana erori zenetik martxan jartzen del lehenengo erasoaldia da hau.
4.500 marine, AEBetako 300 bat soldadu eta Afganistango Armadako beste 1.500 soldadu Marjahko ofentsiban parte hartzen ari dira. Zonan 2.000 soldadu borrokarako prest zirela jakinarazi zion Qari Fazludin komandante talibanak Reuters albiste-agentziari ordu batzuk lehenago.
Barack Obama AEBetako presidenteak Afganistanera 30.000 soldadu gehiago bidaliko zituela iragarri zuen orain dela gutxi, eta erasoaldi hau egitasmo horren parte da. Zona talibanen kontrola bereganatu nahi du presidenteak aurten, 2011ko erdialdean atzera egiten hasteko.
Larry Nicholson estatubatuar brigadaren generalaren esanetan, "Marjha herria Afganistaneko Gobernuarekin berriro ere elkartzeko diseinatuta dago operazioa. Afganistaneko Gobernuarekin harremanetan gaude, arrakasta lortzeko prest gaude".
Zibilen heriotzak ekiditea
Bestalde, Hamid Karzai Afganistango presidenteak zibilen heriotzak ekiditea eskatu die nazioarteko tropei.
Agiri baten bidez, Karzaik zibil ugari dauden herrietan bondardaketarik ez egitea eskatu du.
Hiru soldadu estatubatuar, hilda
AEBko hiru soldadu hil dira Afganistan hegoaldean eztanda egin duen bonba baten ondorioz, adierazi du NATOk agiri baten bidez.
Momentuz ez dira ezbehar honen detaileak ezagutzen.