Mundua
Bilera
Obama eta Dalai Lama ostegun honetan bilduko dira, Etxe Zurian
Erredakzioa
Bi buruzagiak bildu egingo dira Txinako Gobernuak protesta egin badu ere. Hori bai, badirudi saihestu egingo dutela jendaurrean batera agertzea.
Dalai lama Washingtonen dago gaur Barack Obama AEBetako presidentearekin batzartzeko.
Bi buruzagiak bildu egingo dira Txinako Gobernuak protesta egin badu ere. Hori bai, badirudi saihestu egingo dutela jendaurrean batera agertzea.
Bisita honek hoztu egin ditu AEBen eta Txinaren arteko harremanak, aldez aurretik ere gaiztuta bazeuden ere, Washingtonek Taiwani armak saldu eta gero.
Tibeteko erbesteko Gobernua pozik agertu da bilerarekin, Txinako agintariekin elkarrizketa erraztuko duela uste baitu.
Tibeteko gatazkari konponbidea emateko bi aldeen arteko elkarrizketan AEBak "erantzukizuna" hartzen ari dela esan du Thubten Samphel Tibeteko Administrazio Zentraleko (Dharamshalako herrialde indiarrean dauka egoitza) bozeramaileak.
Horren harira, Tenzin Taklha Dalai Lamaren bozeramaile baten hitzetan, Gobernu estatubatuarrak Tibeteko auzian duen interesa erakusten du bilera horrek.