Itxi

Mundua

Analisia

Irakeko hauteskunde kanpaina abian da

Erredakzioa

Obama presidenteak agindu bezala, AEBetako tropen atzera egiteko unea gainbegiratuko beharko du hauteskunde horietatik garaile ateratzen den Gobernua.

Martxoaren 7an izango dira Irakeko hauteskundeak eta horien kanpaina abian da jada. Obama presidenteak agindu bezala, AEBetako tropen atzera egiteko unea gainbegiratuko beharko du hauteskunde horietatik garaile ateratzen den Gobernua. Abuztuan tropek atzera egingo dute eta 50.000 soldadu geldituko dira Irakeko Ejertzitoari laguntzeko.

2011ko abendua baino lehen utziko dute Irak 50.000 soldadu horiek. Orduan Irakeko Gobernuak herriko segurtasunaren jabe egin beharko da bera bakarrik.

Irakeko egungo arazorik larriena segurtasuna da, eta atentatuak egiten jarraitzen dutenek hori argi uzten dute uneoro; izan ere, azken asteotan atentatuak areagotu egin dira.

Orain dela bi urte baino atentatu gutxiago badago ere, hedabideek ez diete horrenbeste arreta jarri, baina ehundaka hildako dago meskiten, merkatuen eta erromesaldi tokien aurkako erasoetan.

Irakeko Gobernua egoera kontrolatzeko (estatubatuarrekin edo beraiek gabe) gai ez dela erakutsi nahi dute matxinatuek. Hauteskunde hauetako gakoetako bat, Saddam Husseinen alderdia sostengatzen zuen Baaz alderdi ohiko sektoreen parte hartzea izango da.

Joera politiko horretako hautagai batzuk parte hartuko dute hauteskundeetan, baina beste batzuen hautagaitza debekatu egin dute. Baaz taldekoen parte hartzea Irakeko politikan beharrezkoa izango litzateke herriaren normalizaziorako.