Itxi

Politika

Polemika

Errioxak eta Gaztela eta Leonek 'blindajea'ren aurka egingo dute

Redacción

Bi erkidegoetako Gobernuek helegitea aurkeztuko dute Auzitegi Konstituzionalean EAEko Kontzertu Ekonomikoaren blindajearen aurka.

EAEko Kontzertu Ekonomikoa ''blindatzen'' duen legearen aurka (atzo Senatuak onartutakoa) helegitea jarriko duela jakinarazi du gaur Gaztela eta Leoneko Batzordeak. Hemendik aurrera aldundiek ematen dituzten arauek lege maila izango dute.

Batzordearen ustez, EAEko Kontzertuaren ''blindatzeak'' abantailak ematen ditu eta Gaztela eta Leoneko enpresen interesen aurkakoa da.

Horrela iragarri du Jose Antonio de Santiago-Juarez Presidentziako aholkulariak eta Exekutiboko bozeramaileak. Gainera, Auzitegi Konstituzionalean helegitea gauzatzeko hiru hilabeteko epea dutela azaldu

Hala ere, helegiteak Euskadirekin dituzten harremanak kaltetuko ez dituela uste du. Izan ere, Euskadiko Gobernuarekin elkarlan protokolo bat sinatzea aurreikusi dute, eta horri buruz jardungo du Presidentziako aholkulariak hurrengo astelehenean Ajuria Enean.

Orain arte, Gaztela eta Leoneko Batzordeak euskal aldundiek onartutako arauen aurka helegitea aurkeztu du. Aldundiek sozietate-zerga murrizteko aurkeztu zituzten neurriok Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Egitasmo horiek lege bilakatu direnez, Gaztela eta Leoneko Batzordeak jada ezin du ezer ez egin.

Errioxak ere helegitea jarriko du EAEko kontzertu ekonomikoaren aurka.

"Errioxaren interesak babesteko beharrezko diren neurri guztiak hartuko ditugu, kolore politikoen eta ideologien gainetik, baita nire alderdiaren gainetik ere", azpimarratu du Pedro Sanz Errioxako presidenteak, auzitegira jotzeko erabakia irmoa dela esanez.

Atzo Senatuan egindako bozketaren emaitza "Espainiako Gobernuko presidentearen interesen ondorioa dela esan du Sanzek; bere alderdia erabilita, Errioxa eta beste zenbait autonomia erkidego saldu ditu, 2010erako Estatuko Aurrekontuak zazpi botorengatik aurrera atera ahal izateko", kritikatu du.