Athletic Club
Vila-reali buruz
San Jose (Athletic): "Zakua bete gol sar ditzake egun on batean"
Haritz Gallastegi
Lezama
Fran Yestek lan saioa utzi behar izan du lesionatutako orkatilan kolpe bat hartu ostean.
Athletic Madrigalen jokatuko duen neurketa ari da prestatzen. Talde zuri-gorriak urpekari horiak baino lan hobea egin du orain arte, baina jokalariek jakin badakite aurrean izango duten taldearen maila oso ona dela. "Irabazteko gogoa, ilusioa eta esperantza dakagu. Vila-real ez dago bere sasoi onenean, baina egun ona badauka sakua beteta bueltatu gaitezke", esan du Mikel San Josek.
Atzelari nafarrak izkin egin du bere etorkizunaren gainean galdetu diotenean. Bere burua eguneroko lanean dagoela esan du. Ba, oso ondo egin beharko du lan Athleticek Madrigalen garaipena eskuratzeko. "Vila-realek oso ondo jokatzen du futbolean. Beraz, baloiaren jabetza kendu behar diegu. Oldarkorrak izan behar gara neurketa hasieratik".
Xabi Castillok, berriz, zelai erdian egongo dela giltza uste du. "Eurak erditik jokatzen dute. Beraz, ezinbestekoa izango da atzealdean sendo egotea eta indartsu zelai erdian".
Yestek min hartu du berriz
Atzelari durangarrak ezin izan du gaurko lan saioa amaitu. Gainkarga dauka kuadrizepsean eta ez behartzea erabaki du. Hala ere, ez du arazorik izango larunbatean jokatzeko. Yesteren parte hartzea ez dago horren argi. Hamaika egun entrenatu barik egon ostean, lesionatutako orkatilan hartu du min berriz. San Josek eman dio ostikada baloia urruntzea gura zuenean. Basauritarrak oso haserre utzi du berdegunea.