Itxi

Txirrindularitza

Bigarren proba

Mallorcako Challengea: Freirek irabazi du Cala Millor Saria

Erredakzioa

Kantabriarrak Andre Greipel eta Manuel Cardoso gainditu zituen helmugan. Euskaltel-Euskadiko Koldo Fernandez de Larreak bosgarren bukatu zuen.

Orcar Freire txirrindulari espainiarrak (Rabobank) irabazi du Mallorcako Challengearen bigarren proba, Cala Millor Saria (172,4 kilometro).

Hirugarren sailkatu zen kantabriarra igandean eta bigarren aukeran Andre Greipel alemaniarra eta Cardoso portugaldarra gainditu ditu helmugan. Euskaltel-Euskadiko Koldo Fernandez de Larreak bosgarren postuan bukatu du.

Sailkapena:

.1. Oscar Freire (ESP, Rabobank) 4h.14.21
.2. Andre Greipel (ALE, Team HTC-Columbia) d.b.
.3. Manuel Cardoso (POR, Footon-Servetto) d.b.
.4. Robert Förster (ALE, Team Milram) d.b.
.5. Koldo Fernandez (EUS, Euskaltel-Euskadi) d.b.
.6. Jens Keukeleire (BEL, Cofidis) d.b.
.7. Jose-Joaquin Rojas (ESP, Caisse d''Epargne) d.b.
.8. Kenny Van Hummel (HOL, Skil-Shimano) d.b.
.9. Kevyn Ista (BEL, Cofidis) d.b.
10. Matieu Drujon (FRA, Caisse d''Epargne) d.b.