Itxi

Politika

Ekonomiari buruz hitz egiteko

Kongresuan agerraldia egitea eskatu du Zapaterok

Erredakzioa

PPk, CiUk, EAJk eta ERCk eskatu dute presidentearen agerraldia. Antza denez, hilaren 17an izango da, baina oraindik ez dute data zehatzik jarri.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiko Gobernuko presidenteak Kongresuaren aurrean agertzea eskatu du datorren osteguneko Europako Goi-bilerari buruz eta krisiari aurre egiteko Gobernuak abian jarritako proposamenei buruz informatzeko.

Gaur arratsaldean eskatu du presidenteak agerraldia; izan ere, PPk, CiUk, EAJk eta ERCk, beste batzuen artean, Kongresuan agertzeko eskatu diote.

Aste honetako osoko bilkuraren gai-zerrenda itxita dagoenez, baliteke agerraldia datorren astean izatea, hilaren 17an, hain zuzen ere.

Antza denez, agerraldi horretan Bruselan egingo duten EBko Estatuburuen eta Gobernuburuen txostenari buruz eta krisiari aurre egiteko Gobernuaren azken proposamenei buruz hitz egingo du.

Agerraldiaren data bihar eztabaidatuko du Kongresuko Bozeramaileen Batzordeak.