Politika
Polizia operazioa
ETAri kendutako lehergai kopurua 800 kilo direla dio Portugalek
Erredakzioa
Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak dio erabiltzeko prest zeuden lehergaiak baino ez dituela zenbatu Portugalek. Rubalcabak 1.500 kilo iragarri zituen.
Portugaleko agintariek Obidosen ETAri kendutako lehergai kopurua 800 kilo direnaren berri eman du. Datu hori ez dator bat Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak emandako informazioarekin, bere esanetan, ustezko bi ETAko kideek alokatutako etxean 1.500 kilo aurkitu zituzten.
Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioko iturrien arabera, Portugalek emandako datuetan ustezko ETAko kideek prestatutako lehergaia bakarrik aipatu dute.
Portugaleko komunikatuaren arabera, Poliziak "ia 500 kilo lehergai aurkitu zituen kopuru ezberdineko hainbat bidoietan banatuta" (Rubalcabaren departamentuak 1.330 kilo nitrato amoniko aurkitu zituztela esan zuen), eta "beste 300 kilo lehergai ezberdinetan, 50 litroko bidoietan banatuta".
Barne Ministerioak datu kontraesankorrak direla ukatu du eta ETAk ''biltegi'' horretan ia 1.500 kilo gordetzen zituela ziurtatu du.
Barne Ministerioaren arabera, etxe horretan 1.330 kilo nitrato amoniko, 75 kilo nitrato potasiko, 40 litro azido sulfuriko, pentrita, aluminio hautsa eta nitrometanoa aurkitu zutela defendatu du.
Azken hamar urteetan ETAri kendutako lehergai kopuru handiena da, eta Portugalen ezarritako lehenengo basea desegin dute operazio horrekin.