Itxi

Txirrindularitza

Fernandez de Larrea, bigarren

Mallorcako Challengea: McEwenen garaipena Palma Sarian

Erredakzioa

Australiarrak Koldo Fernandez de Larrea (Euskaltel-Euskadi), Oscar Freire (Rabobank) eta Manuel Cardoso (Footon-Servetto) gainditu ditu esprintean.

Robbie McEwen (Katusha) australiarrak irabazi du Palma Saria, Mallorcako XIX. Challengearen aurreneko proba.

Koldo Fernandez de Larrea (Euskaltel-Euskadi), Oscar Freire (Rabobank) eta Manuel Cardoso (Footon-Servetto) gainditu ditu McEwenek esprintean.

Katushako txirrindulariak 2 ordu, 21 minutu eta 16 segundo behar izan ditu.