Itxi

Ekonomia

Burtsaren porrota

Ibex 35 indizeak % 5,94 egin du behera

Erredakzioa

Eraikuntza eta finantza sektoreak izan dira zigortuenak, Santander taldeak bere historiako emaitza onenak aurkeztu dituen arren. Europako burtsak ez dira salbuespena izan.

Urtea hasi zenetik, lehen ikara eguna bizi izan du Ibex 35 indizeak eta % 5,94 behera egin du, 2008ko urriaren 6tik jasandako jaitsiera (% 6,3) handiena. 11.241,70 puntutan gelditu da Ibex 35a.

Europako zenbait ekonomiaren norabideak eta Wall Streeteko saio hasierako egoerak beldurra eragin du inbertsorengan.

Ibex-a negatiboan hasi, eta minutu gutxira beherakada jarraitu du, urteko saiorik okerrena egin arte.

Europako burtsak ez dira salbuespena izan. Pariseko (- % 2,75), Londreseko (- % 2,17) eta Franfurteko (- % 2,45) burtsek behera egin dute; Wall Streetek ere, beherakadekin (% 1,2) hasi du saioa.

Jean Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidentearen hitzek (Greziako Gobernuak defizitari aurre egiteko neurriak hartuko dituela ziur dago), eta Emilio Botinenak (Greziaren eta Espainiaren kasuak berdinak direnik errefusatu du), ez dute inbertsoreen adorea lasaitu.

Eraikuntza eta finantza sektoreak zigortuenak izan dira. Aipatutako lehen sektorean Ferrovial (- % 11,34) eta OHL (- % 9,46) beherakada handienak jasan dituztenak izan dira. Finantzarioan, Santander taldeak % 9,40 behera egin du, BBVAk (- 7,54%), Banestok (-% 6,27), Banco Popularrek (- % 6,23), Sabadell Bankuak (- % 6,09) eta Bankinterrek (- % 4,54) behera egin dute. Telefonicak ere, galerak izan ditu, % 3,44 behera egin du.

Beherakada handiak jasan dituztenen artean, Telefonika (- % 9,26), Abertis (- % 6,64), FCC (- % 6,55), Mapfre (- % 6,49), Gamesa eta Acciona (- % 6,09) daudea. Iberdrolak % 4,71 behera egin du, eta Repsol YPFk % 3,55.

Burtsako saioaren informazio guztia ezagutu ezazu.