Albisteak
Ekainaren 6an
Miley Cyrus, Madrilgo Rock In Riorako iragarri duten artista berria
Garazi Urdanpilleta
"Familiaren eguna" izango da ekainaren 6a Arganda Del Reyn egingo den jaialdian eta egun horretako izar handia izango da Hannah Montana-ko protagonista.
Izen berria iragarri dute Madrilgo Rock In Rio jaialdirako: Miley Cyrus. Artista estatubatuar gaztea ekainaren 6an arituko da zuzenean bere kantuak aurkezten Arganda Del Reyn. "Familiaren Eguna" izendatu dute ekainaren 6a eta egun horretako protagonista izango da Hannah Montana-ko protagonista. Itxura denez, gaztetxoak Rockaren Hirira hurbiltzea dute helburu antolatzaileek.
Aurtengo jaialdiko kartela ari da pixkanaka osatzen. Bon Jovi ekainaren 4an arituko da zuzenean eta Rihanna eta Shakira, berriz, ekainaren 5ean arituko dira, "Poparen Egun"ean.
Madrilgo Rock In Rio jaialdialehenago izango da aurten: ekaineko lehen bi asteburuetan. 2008an eginzen estraineko aldiz eta, izandako arrakastaikusita, aurten ere mailahorri eutsi nahi diote antolatzaileek. Arganda delReyn Rockaren Hiriaeraiki zuten duela bi urte jaialdia bertan egiteko eta, bertan,290.000bildu ziren musikaz gozatzeko, 200 mila metro koadrotan.Hainbatgunetan banatuta egongo da Rockaren Hiria: Escenario&' || 'nbsp;Mundo,musikatalde nagusien agertokia; Sunset, esperimentaziora bideratukoduteneremua; eta Elektronika, nazioartean gehien nabarmentzen direnDJensaioez gozatzeko espazioa. Gainera, modak bere lekua izangodu,tirolinak, haurrentzako guneak, erosketak egiteko lekuak,parkeakiturriak... Gozatzeko modu ugari eskainiko ditu Hiriak.
Madrilgo Rock In Rio jaialdirako sarrerak otsailaren 23tik aurrera izango dira eskuragarri El Corte Inglesen.