Ekonomia
Langabeziak, gora
Urteko bigarren erdian hasiko dira enplegua sortzen, Zubiaren ustez
Erredakzioa
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, euskal patronalaren buruak gogorarazi du Euskadik ez duela eredu ekonomikoa aldatu beharko.
Jose Guillermo Zubia Confebaskeko idazkari nagusiak aitortu du balitekeela Euskadi "hazkunde izendatu positiboan" sartu izana jada, "oso txikia" bada ere, eta susperraldi ekonomikoari "indarra" falta zaiola iritzi dio.
Radio Euskadin gaur goizean egin dioten elkarrizketa batean, Zubiak esan du garrantzitsuena ez dela noiz aterako den Euskadi krisitik, baizik eta krisitik indartsu aterako den. Izan ere, krisitik noiz atera kontu estatistikoa baino ez dela nabarmendu du.
Gaur ezagutu diren langabezi datuei buruz, EAEko patronalaren buruak esan du Espainian "alde handiaz" gainditu dela lau milioi langabeen muga, eta etorkizuneko arreikuspenak ez direla "oso baikorrak".
Horren aurrean, Zubiak gogorarazi du EAEko langabezia tasa Espainiako batez bestearen erdia baino pixka bat handiagoa dela. Bere ustez, urteko bigarren erdian hasiko dira enplegua sortzen.
Confebaskeko idazkari nagusiak ohartarazi du asko kostako dela krisiaren aurreko hazkunde mailetara iristea, baina Euskadi Espainia baino egoera hobean dagoela gaineratu du, "ez baitu eredu ekonomikoa aldatu beharko".