Itxi

Gizartea

Erabakia

Eskoriatzako luiziaren kaltedunek 3 egun emango dituzte hoteletan

Erredakzioa

Alkatearen esanetan, hiru egun egongo dira etxetik kanpo. Hala ere, teknikoek bihar bertan zehaztuko dute itzultze data.

Eskoriatzako 24 etxetatik atera behar izan zituzten auzotarrak Gipuzkoako herri honetako bi hoteletan lo egingo dute gaur. Bihar, luiziak eragindako kalteak aztertzen ari diren teknikoek etxera noiz bueltatu ahal izango diren erabakiko dute.

Eskoriatzako Udalak ohar batean azaldu duenez, Aranburuzabala kaleko 26. eta 30. portaletan bizi diren pertsonak, gutxienez, hiru egun egongo dira etxetik kanpo.

Egun hauetarako Udalaren etxe bat izan dezaten "ahalegin handia" egin du alkateak, batez ere kaltetuenek lo egiteko toki bat izan dezaten.
Igande goizean Aranburuzabala kaleko etxebizitza bateko 24 familia kaleratu egin zituzten euriteek eragindako luizi batek lehenengo solairua estali ostean. Lurra etxebizitza baten barruraino sartu da, logelako ohea mugituz. Ez da zauriturik izan.