Albisteak
Ostiraleko ageriko bilkuran
Ohorezko 11 euskaltzain berri izendatu ditu Euskaltzaindiak
Erredakzioa
Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luiz Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxe Mari Iriondo eta Xabier Lete dira izendatuak.
Euskaltzaindiak&' || 'nbsp; ohorezko 11 euskaltzain berri izendatu ditu ''''euskararen alde egin izan duten lana kontuan hartuta''''.&' || 'nbsp;
Joan den urtarrilaren 29an ageriko bilkura egin zuen euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofizialak, eta, 2009an hildako euskaltzainak omentzeaz gain, Ohorezko 11 Euskaltzain berri ere izendatu zituen. Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luiz Baraiazarra,Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana Etxaide, Joshua Fishman, JoseAngel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete dira izendatu berri dituzten ohorezko euskaltzain berriak.
Euskaltzaindiaren araudiak zehazten duenez, erakundeak aldian-aldian egiten ditu izendapenak, eta 2004an egin zituen azkenekoz.&' || 'nbsp;Ostirala arte 22 ziren ohorezko euskaltzainak, eta egin berri dituzten izendapenokin beste 11 gehitu zaizkie aurretik zeudenei.