prentsa oharrak
Pentsioak "Faktoria"n
Espainiako gobernuak jubilazio adina bi urtez atzeratu nahi du
A.O.
Euskadi Irratia
Jubilazioa hartzeko adina 65 urteetatik 67ra igo nahi du Espainiako gobernuak
Ostiralean bertan gobernu bilera ondoren aurkeztu zuten proiektua baina, baldintza jarriz: alderdi politikoak eta sindikatuak biltzen dituen Toledoko ituna deiturikoak hartu behar duela azken erabakia.
Gaiak gizartean eragin duen zatiketa ikusita, Salgado ekonomia ministroak orain dio proposamen irekia dela eta kontsentsua lortu nahi duela. Sindikatuek eta gainerako alderdi politikoen kritikek ekarri dute Zapateroren gobernuaren jarrera-aldaketa..
Halere Espainiako gobernurtik, neurria "hartu beharrekotzat" jo behar dute, pentsioen bideragarritasuna bermatzeko bide bakarra delako.
Gaur erretiro adinaren atzerapena mahai gainean jarriko dute "Faktoria"n eta ekonomia kontuetan adituak direnen aspaldiko tertuliakide-laukotea gonbidatu dute ."Faktoria"ra pentsioen erreformaz hitzegiteko.
-.Karmelo Urdangarin
-.Joseba Barandiaran
Joseba Garmendia
-Edu Malagon