Itxi

Politika

Auzitegi Nazionala

Fiskaltzak 18 hilabeteko zigorra eskaera mantendu du Otegirentzat

Erredakzioa

Halaber, ez du uste delitua birritan egin duenik, 'Argala'ren auzia 2006an izan baizen. Otegik berretsi du bere proposamena (ezker abertzalearena barne) "bide politiko eta demokratikoetatik" doala.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak mantendu egin du 18 hilabeteko espetxe-zigorra eskaera Arnaldo Otegirentzat, Jose Maria Sagardui ''Gatza''ren aldeko ekitaldi batean parte hartzeagatik, 2006ean, eta Itziar Gelardirentzat 15tik 18 hilabetera handitu du eskaera.

Horrela iragarri du Blanca Rodriguez fiskalak epaiketako hirugarren eta azken saioan. Halaber, berrerortze astungarria akusaziotik kanpo dagoela eta Galardiri, aldiz, gehitu diotela esan du Rodriguezek, hilketa terrorista delitu batengatik espetxeratu baitzuten 1984ean, 2002.era arte.

Otegiren kontrako berrerortze delitua alde batera utzi du, Jose Miguel Beñarain ''Argala'' goraipatzeagatik jaso zuen epaia 2006koa delako (Auzitegi Nazionalekoa) eta 2007an Gorenak berretsi egin zuelako, hau da, orain epaitzen ari diren jazoerak aurretik gertatutakoak dira.

Horrez gain, 14 urteko erabateko gaitasungabetze eskaera ere mantendu du Batasunako bozeramale ohiarentzat, eta 8tik 14ra igo gu Galardirena.

Bestalde, Foro de Ermua eta Dignidad y Justicia elkarteek lau urte eta erdiko eskaera, lehenengo herri akusazioa, eta bost urteko eskaera, bigarrena, mantendu dituzte.

Halaber, fiskalak ez du zigorrik eskatu Josune Irakulisentzat, ez dagoelako zantzurik baieztatzeko Sagarduiren "gaorespen eta alabantzan" parte hartu zuela.

Dena den, Foro Ermuak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Irakulisentzat, eta terrorismoa goraipatzea eta zilegi ez den bilera egitea leporatu die hirurei.


Fiskalaren iritzia

Isiltasuna berez, Otegi zigortzeko froga ez bada ere, fiskalaren ustez, "isileko erantzuna" kontutan hartu beharko luke auzitegiak; izan ere, ETAko terrorismoa gaitzesten ez duen bitartean "ETAko bortizkeria laguntzen eta indartzen dago".

2005eko uztailaren 9an Zornotzan Jose Maria Sagarduy presoaren omenez egindako ekitaldia ez zela "lokala" izan uste du Rodriguezek; horren ordez, "ezker abertzaleak" burututako omenaldia izan zela dio, non, Otegik ETAko presoen defentsa egin eta "independentzia eta gatazka konpontzearen" alde egin zuen.

Batasunako bozeramaile ohiaren asmoa Sagarduy "goraipatzea" zela uste du, "imitatzeko eredua bihurtuz" eta 1980an ''Gatza'' kartzelara eraman zuen iharduera kriminala bidezkotzat joz.


Azken hitza

"Berak bide politiko eta demokratiko hutsen bidez bultzatutako proposamenen benetako xedeak ezkutatzea" leporatu die hedabideei Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohiak.

Epaiketan ETAko bortizkeria salatu ez duen arren (horrek, hedabide guztien arreta bereganatu du), bere "bokazioa" eta proposamena, zein ezker abertzalearena, ez doa bortizkeriaren bidetik, "baizik eta bide politiko eta demokratikoen bidez".