Politika
Mikrofonoa zabalik zegoen
Esperanza Aguirre pozik "puta seme" bati kargua kentzeagatik
Erredakzioa
Zabalik zeuden mikrofonoek Aguirreren hitzak grabatu zituen. Madrilgo presidentea pozik dago Caja Madrileko postu bat "puta seme" bati kentzeagatik.
Esperanza Aguirre Madrileko presidentea zabalik zegoen mikrofono baten biktima izan da. Izan ere, mikrofonoa itxita zegoela "puta seme" bati Caja Madrilen postu bat kentzeagatik pozik agertu da Aguirre.
Madrilgo presidentea Becerril de la Sierran egon da gaur inguru horretan turismoa sustatuko duen hitzarmen bat sinatzeko.
Ignacio Rodriguez presidenteordearekin hitz egiten zuen bitartean mikrofonoak zabalik egon dira eta kazetariek esandakoa jaso dute.
"Zorte handia izan dugu puta seme bati kargua kendu eta IUko bati ematean", esan du Aguirrek. Aldez aurretik, biek Caja Madrileko Administrazio Batzordearen inguruan berbetan egon dira.
Aguirrek eta Rodriguezek hainbat izen aipatu dituzte, Arturo Fernandez, Javier Lopez Madrid (CEIMeko kideak), Carmen Cafranga (Pardo-Valcarcel Fundazioa) eta Mercedes de la Merced (PP) tartean.