Itxi

X-jaialdiak-X

Zinema Independentea

Sundanceko epaimahaiak 'Como conoci a tu padre' saritu du

Onintza Aiestaran

Erredakzioa

Alex Montoyak zuzenduriko film laburra Getxoko Moritori SL produktorak ekoitzi du eta zuzendariak berak jaso zuen saria urtarrilaren 26an eginiko sari banaketa ekitaldian

Como conoci a tu padre film laburrak Epaimahaiaren ohorezko aipamena jaso du Sundance Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 26. ekitaldian. Jaialdia urtarrilaren 21etik 31ra bitartean egingo da AEBetako Utah hirian. Film laburren saileko sari banaketa urtarrilaren 26an egin zen Park Cityko Jupiter Bowl aretoan. Saria jasotzera gerturatu ziren Alex Montoya zuzendaria, Iñaki Ardanaz eta Irene Aluna aktoreak, Arti Montoya produktorea eta Millan Vazquez banatzailea.

Sundance jaialdiko film laburren saileko epaimahaia ondorengo kideek osatu dute: Sterlin Harjo zuzendari eta gidoilariak, Brent Hoff muntatzaileak eta Christine Vachon ekoizleak. Aipaturiko epaimahaikideek "Honorable Mention in Short Filmmaking" saria eman diote Como conoci a tu padre film laburrari merituarengatik eta bere narratibaren lorpenengatik.

Como conoci a tu padre film laburrak 30 saritik gora jaso ditu hainbat jaialditan. Sundance jaialdiko aintzatespenak nazioarteko zinemaren talentu berri baten aurrean gaudela konfirmatzen du. Alex Montoya Marina bere azken film laburra amaitu du, baina oraindik ez dauka estreinaldi datarik. Bien bitartean, bere lehen filma prestatzen ari da eta Gregory Shepard managerrarekin sinatu du AEBetan ordezkatu diezaion.

Irabazleen zerrenda
Sundance jaialdiko film laburren saileko epaimahaiak nazioarteko film labur onenaren saria eman zion The Six Dollar Fifty Man, Mark Albiston eta Louis Sutherland zuzendarien lanari. Halaber, AEBetako film labur onenaren saria Jeremy Konnerren Drunk History: Douglass &' || 'amp; Lincoln film laburrarentzat izan zen.