Itxi

Politika

Beste polizia-operazio bat

Beste bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Ondarroan

Erredakzioa

Joan den asteartean egindako polizia-operaziorekin omen daude lotuta atxiloketa hauek. Agentzien arabera, Urtza Alkorta Arrizalaga eta Zumbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga dira atxilotuak.

Ertzaintzak atxiloketa gehiago egin ditu Ondarroan, agentziek zabaldu dutenez. Atxiloketa hauek joan den asteartean ETAren aurkako polizia-operazioarekin egongo lirateke lotuta.

Herrizaingo Sailak baieztatu du atxilotuak bi direla, baina ez dute haien nortasuna argitu. Agentzien arabera,&' || 'nbsp;Urtza Alkorta Arrizalaga eta Zumbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga dira atxilotutakoak.

Astearteko operazioan atxilotutako ETAko ustezko bost kideei hiru atentatu leporatzen dizkiete: 2008an Ertzaintzak Ondarroan duen komisariaren aurka egindakoa, Azpeitiko telebista hedagailu baten kontrakoa eta Abiadura Handiko Trenaren obretan egindako bat.

Miaketak

17:20 aldera Ondarroako San Juan Txurru kaleko etxebizitza batean miaketa amaitu dute ertzainek. Bertatik dokumentazioz beterik bi kutxa atera dituzte, baita operazioan atxilotutako lagun bat ere.

Ordubete lehenago Ondarroako elizaren alboan dagoen beste etxebizitza bateko miaketa amaitu dute, bertan beste atxilotu bat zelarik.

Lekukoek jakitera eman dutenez, miaketen tokira lau auto, Ertzaintzaren bereizgarririk gabe, eta bi furgoneta bertaratu dira. Agenteak irainekin eta atxilotuen aldeko oihuekin agurtu dituzte 50 bat gaztek.