Itxi

Politika

ETAren aurkako operazioa

Atxilotuek bonbak egiteko materiala, armak eta munizioa zituzten

Erredakzioa

Asteartean atxilotutako ETAko ustezko kideek, armak eta lehergaiak ezezik, marihuana (2 poltsa), estupefazienteak (41 poltsatxo) eta droga-trafikorako erabili ohi diren tresnak ere bazituzten.

Lehergaiak sortzeko material ugari atzeman diete, ustez, lapa-bonbak egiteko balio duena, asteartean Ertzaintzak atxilotutako ETAko ustezko kideei.

Era berean, bi pistola, detonagailuak eta tenporizadoreak ere omen zituzten eskuartean.

Armak eta lehergaiak ezezik, telefono mugikorrak, material informatikoa, dokumentazioa eta deskarga elektrikoa ematen duen arma bat ere bazituzten.

Marihuana (2 poltsa), ustezko estupefazienteak (41 poltsatxo), droga pisatzeko lau baskula eta 1.750 euro ere atzeman dizkiete.

Diligentziekin batera, Ertzaintzak material guzti hau emango dio Auzitegi nazionalari.