Itxi

prentsa oharrak

Euskadi Irratia

Burka eta antzekoak debekatu?

M.E.

Euskadi Irratian

Frantzian bezala Europako beste herri askotan emakumeen aurpegia estaltzen duten jantzien erabilerak eztabaida sortu du, honen inguruan arituko gara tertulian Ana Aguirre eta Arantxa Zugastirekin.

Egia da gure artean oraindik ez direla ikusten jantzi horiek eta gure artean ez dela arazoa planteatu, Ingalaterran, Frantzian...orain urte batzu debekatu zituzten eskolan beste erligio ikurrak bezala.

Orain konkretuki aurpegia estaltzen duten jantzi horiek debekatu ala ez ari dira...batetik emakumearen eskubideen defentsan bestetik seguritate neurri bezala, gai irristakorra da eta gogoeta eta eztabaida luzeak eskatzen dituena, has gaitezen ba gure hausnarketa egiten.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Larrialdiak eta Emakumea zerbitzuko arduraduna, Arantxa Zurutuzarekin hitz egingo dugu ondoren zerbitzu honen xede eta zereginak ezagutzeko.