albisteak
Biltzarra
300 aditutik gora, bilatzaileen eta sareko marketinaren biltzarrean
Aiora Kintana
eitb.com
Gaur eta bihar bilatzaileak eta sareko marketina ardatz duen biltzarra egingo dute Euskalduna Jauregian eta eitb.com-ek "media partner" gisa parte hartuko du bertan.
SEO inguruko jakintzak eta esperientziak trukatzea helburu duen Search Congress Bilbao ekitaldia, ospatuko dute gaur eta bihar Euskalduna Jauregian. SEO perfilak (Search engine otimization), webguneen optimizazioaz arduratzen dira, Interneteko bilatzaileek webguneak lehen postuetan kokatu asmoz. Lan hau gero eta esanguratsuagoa eta beharrezkoagoa da sarean.
eitb.com-ek biltzar teknologiko honekin bat egingo du "media-partner" gisa eta zuzeneko streaming-a eta ekimenaren inguruko iruzkinak emango ditu Facebook eta Twitter bidez (#searchcongress).
Bartzelonan eta Valentzian egindako aurreko edizioen babesari esker, Search Congressek mundu mailako aditu ugari bilduko ditu, lantegi, hitzaldi eta mahi inguruetan. Guztira web sektoreko 300 aditutik gora etortzekotan dira; tartean, marketing zuzendari, saltzaile zuzendari, sormen zuzendari, teknikari eta sareko hornitzaileak.
Gaurko egitarauak hainbat Workshop edo lantegi aurrikusten ditu. Besteak beste, Albert López (SOFTONIC), Marc Vidal (CINK), Carlos Redondo (RELEVANT TRAFFIC), Javier Casares (KEEP IT SIMPLE LAB), Jorge Ramos (GOOGLE) eta Enric Ramos (EMAGISTER.COM) izango dira lantegien gidari.
Biharamunean, hitzaldien txanda izango da eta hizlarien artean Enrique Aguilera (PANDA), Alberto Knapp (THE COCKTAIL), Ismael El-Qudsi (HAVAS DIGITAL), Guillermo Vilaroig (OVERALIA), Loli Vila (YAHOO), Massimo Burgio (SEMPO) eta José Francisco Sevillanos (MICROSOFT) izango dira.
Egun beran, jardunaldiei amaiera emateko mahi inguru batean Miguel Orensek (KANVAS MEDIA), Ignacio Gorostizak (PANDA), Carlos Redondok (RELEVANT TRAFFIC), Lakil Essadyk (NURUN) eta Manuel Jurado Grasek (BIG MOUTH MEDIA) azken ondorioak plazaratuko dituzte.
Search Congress egitasmoak inguruko profesionalei urrutira joan gabe, kalitatezko biltzar bat izateko aukera eman nahi dei.