Gizartea
Ezbeharra mendatean
Bilboko bi anaia hil dira Palentziako mendi batean
Erredakzioa
Hildakoak 35 urteko J.J.R.P. eta 26 urteko D.R.P. anaiak ziren. Curavacas mendian jazo da ezbeharra.
Hildakoak, 35 urteko J.J.R.P. eta 26 urteko D.R.P., anaiak ziren, eta atzotik zeuden desagertuta, Guardia Zibilaren iturriek EFEri baieztatu diotenez.
Bi anaiak Bilbokoak ziren, Santutxu auzokoak hain zuzen, eta nagusia Bartzelonan bizi zen..
Gaztela eta Leongo Gobernuak jakinarazi duenez, izotzean eskalatzen ari zirela istripua izan zuten atzo, Curavacas gailurrean, Vidrieroseko herrian (Palentzian).
Atzo gauean bertan behera utzi zituzten erreskate lanak, baldintza meteorologikoak zirela medio.
Operazioa atzo hasi zuten, arratsaldeko 14:59etan dei bat jaso zutenetan. 35 urteko mendizale batek 112ra deitu zuen, 26 urteko beste gazte batekin eskalatzen ari zirela istripua izan zutela jakinarazteko. Gertaera Curavacas gailurrean izan zen, 2.100 metrotarata, izotzean eskalatzen ari zirenean.
Autopsia
Erreskatatu ostean, gorpuak Cervera del Pisuergako beilatokira eraman dituzte eta bertan autopsia egin dizkiete. Bihar Burgosen erraustuko dituzte.